Prentsa Aretoa
Berriak
2010/07/22
Ortuzarrek Pastorri erantzun dio “hitz egiten hasteko, Bizkaia zigortzeko politikarekin amaitu behar da”
Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak José Antonio Pastor PSE-EEren Bizkaiko idazkari orokorrari iragarri dionez hitz egiten hastea nahi badu, ezer baino lehenago Eusko Jaurlaritzak "Bizkaia zigortzeko politikarekin" amaitu behar du. Ortuzarrek hitz hauekin erantzun dio Pastorrek duela egun batzuk biltzeko egin zion eskariari.
Onda Vascari eskainitako elkarrizketan burukide jeltzaleak adierazi du Bizkaiko sozialistek eta José Antonio Pastorrek bereziki "hauteskunde kanpainari hasiera" eman diotela datozen udal eta foru hauteskundeei begira. Ortuzarrek ezarri duenez, "herrialde honetan EAJ-PNVren kokapena ahultzeko, erruz lan egin beharko dute".
Zentzu honetan, baieztatu duenez, "zentzu gabeko lasterketari ekin diote" EAJ-PNVk gobernatutako erakunde guztiak eta bereziki Bizkaiko Foru Aldundia eta José Luis Bilbao Ahaldun Nagusia "ahultzeko eta iraintzeko".
Zentzu honetan, baieztatu duenez, "zentzu gabeko lasterketari ekin diote" EAJ-PNVk gobernatutako erakunde guztiak eta bereziki Bizkaiko Foru Aldundia eta José Luis Bilbao Ahaldun Nagusia "ahultzeko eta iraintzeko".
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












