Prentsa Aretoa

Berriak

2010/08/24

XXVI Nazioarteko Folk Jaialdia Getxon

Getxoko jaialdiek aurrera egiten dihardute eta, oraingo honetan, Getxo Folk Getxo BBK jaialdiaren txanda iritsi da. Hura, irailaren 9tik 12ra arte, udalerriko kultur panoramaren protagonista nagusia izango da. Lau egun horietan, Munduko Musiken eskutik, beste herrialdeak, kulturak eta jendea ezagutu ahal izango dira.

Ezagutzera eman
XXVI Nazioarteko Folk Jaialdia Getxon

ARGAZKIA JAITSI

Saio nagusiei dagokienez, Oysterband talde mitikoa Folk Getxo jaialdiko hogeita seigarren edizioari hasiera emateaz arduratuko da. Bigarren egunea, festa balkanikoaren txanda iritsiko da, Mahala Raï Banda taldearen eskutik, hau da: Bukaresteko behe auzoetatik sortutako talde errumaniarra. Bertan, hamaika herri ospakizunetan aritutako gazte musikariek eta haize-banda militarretan ikasitako artista beteranoek bat egiten dute, soinu tradizionalak ska, reggae edo funk soinuak uztartzen diren musika-nahasketa harrigarria sortzeko.

Jaialdia erdialdera iritsiko da larunbatean, hilak 11, edizio hoen emanaldirik garrantzitsuenarekin: Ladysmith Black Mambazo. Eta azkeneko egunean, hilak 12, Portugaleteko Xabi Aburruzaga trikitilariak amaiera bikaina emango dio Folk Getxo Jaialdiari, "Denboraren naufrago" azken lanaren aurkezpenarekin.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!