Prentsa Aretoa

Berriak

2010/10/27

EAJ-PNVk Santurtziko Udala Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan sartzea eskatzen du

EAJ-PNVk Santurtziko Udalaren osoko bilkuran aurkeztu du Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan sartzea eskatzeko mozioa. Honen bidez adierazten duenez  Bizkaiko udalerri honekiko "zor historikoa" dago Portua izatearen kariaz  "historikoki" nozitu izan dituen "eraginak" kontuan izanda. 

Ezagutzera eman
Esandako mozio honen bidez, talde jeltzaleak gogoratzen du urriaren 5ean, Eusko Jaurlaritzaren 253 eta 254/2010 Dekretuen bidez Santurtziko Udala Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseilutik kanpo geratu zen "Estatuko Portuen gaineko Legean izandako modifikazioa" zela eta. EAJ-PNVren ustetan "erabaki harrigarri honek Santurtziko interesen zapalketa suposatzen du, une honetan gure udala ez baitago gure udalerriko hiru milioi metro koadroko zabalguneari eragiten dien erabakiak hartzeko eskumena duen erakundean ordezkatuta".

EAJ-PNVk deitoratu duenez, azken urte hauetan  Santurtzirentzat  "kaltegarri" gertatu diren bestelako erabakiak hartu izan dira, besteak beste luxuzko itsasontzien leku aldaketa, Zamakona untzitegiaren aldean  jarri den hesia edo Mendizabal kapitaina kalea portuarekin komunikatzen zuen oinezkoen bidean ezarri diren iragaite-murrizketak. Azken neurri honek "haustura sakona suposatzen du Santurtzi-Portua bizikidetzan".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!