Prentsa Aretoa
Berriak
2010/11/22
Lekeitiok udalerriko umeen egoera ezagutzeko azterketa egingo du eta Unicef erakundearen “hiri laguna” izango da
Lekeitioko Udalak Bizkaiko herri honetako umeen egoera ezagutzeko azterketa egingo du, hau izango delarik Unicef erakundearen "Umeen hiri laguna" izateko aurreko urratsa.
Diagnosi hau egiteko, Udalak Lekeitioko umeekin erlazionatutako erakunde eta gizarte eragile guztien lankidetza eskatuko du. Azterketa honen helburu nagusiak izango dira 0 eta 12 urte bitarteko biztanleen egoera ezagutzea eta une honetan esparru honetan parte hartzen duten eragileak identifikatzea eta beren lana ikusgarri egitea. Era berean, parte hartzerako prozesua ere bultzatu nahi da eragile eta umeen artean garatzeko nahi duten ingurua eraikitzerik izan dezaten eta horrekin batera jarduerak abian jartzeko proposamenak eta hobetzeko ideiak jasotzeko.
Jasoko den informazio honekin guztiarekin, Lekeitioko Udalak esku hartzeko estrategia diseinatuko du udalerriko umeen beharrizanei erantzunak ematen jarraitzeko.
Unicef erakundeak "Hiri laguna" ekimena jarri du abian eta honen bidez Umeen Eskubideen Konbentzioaren aplikazioa sustatzea bilatzen du "udalerriko umeen bizitzan eraginik handiena duen mailan", azpimarratu dute Bizkaiko udalerriko ordezkariek. Zentzu honetan, Umeei zuzendutako Udal Egitasmoak sortzea bultzatzen da eta horrekin batera udal bizitzan umeen parte hartze sustatzea, umeen eskubideen garapenerako udal politikak bultzatzea eta sare lana sustatzea.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS