Prentsa Aretoa

Berriak

2010/12/09

Izaskun Bilbaok Cristina Estébanez omentzen du emakumeen kontrako bortxakeriari aurre egiteko europar legerian hobekuntzak proposatzearen bidez

Izaskun Bilbao EAJ-PNVren eurolegebiltzarkideak zortzi zuzenketa aurkeztu ditu emakumeen kontrako bortxakeriaren aurkako europar politika berria arautzeko testua hobetzeko xedez. Azaldu duenez "ildo honetatik abiatzea da Cristina Estebanez, astelehenean Barakaldon hil zen emakume gazteari eskaini ahal diogun omenaldirik onena".

Ezagutzera eman
Izaskun Bilbaok Cristina Estébanez omentzen du emakumeen kontrako bortxakeriari aurre egiteko europar legerian hobekuntzak proposatzearen bidez

ARGAZKIA JAITSI

Zentzu honetan planteatu duenez "Berdintasunerako Euskal Legeak delitu hauetako biktimei onartzen dizkion eskubideak, arazo honen kontra hartzen diren neurriak ebaluatzeko eta estatistikak hobetzeko planteamenduak eta kasu hauei arreta emateko zerbitzu publikoak Europa osoan hobetzeko neurriak araudi honetan sartzea proposatzen da".

EAJ-PNVk testuari egiten dizkion ekarpenek oinarri dute Eusko Legebiltzarrak 2005ean Berdintasunaren inguruan onartu zuen Legearen edukietan, eta onartuak badira "europar zuzentarauak euskal legeak delitu hauetarako ezarritako definizioa onartuko du Europar kontinenterako". Definizio honen arabera, delitu hau litzateke  emakumeari min fisiko sexual edo psikologikoa eragin ahal dion sexuagatiko bortxazko jarduera.

Bilbaok azaldu duenez, definizio honetan ere sartzen dira bizitza publiko zein pribatuan egiten diren mehatxuak edo askatasuna kentzeko eragiten den derrigortzea.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!