Prentsa Aretoa

Berriak

2011/01/12

Urdulizek Arteta lorategi botaniko batekin osatuko du

40 zuhaitz espezie izango ditu eta aire libreko gimnasioa instalatuko da

Urdulizko udalak haurreskola ondoko orubean lorategi botanikoa  eta pertsona nagusientzako   aparailu eta makinez osatutako aire libreko gimnasioa ezartzea onartu du. Gauzak horrela, parkeak  kultur etxea eta haurreskola  lotuko ditu, hirigintza jasangarrirako urratsa emanez.

Ezagutzera eman
Diseinatutako egitasmoak bi metroko zabalerako ibilbide ekologikoa planteatzen du. Lurzorua hartxintxarrez  egingo da,  diseinu berde honekin bateragarri izan dadin. Erdiko zatia espiralean egingo da eta bigarren mailako ibilbideak egingo dira parkean zehar. Ibilbide nagusia aipatutako zuhaitz ilaraz amaituko da eta identifikatzeko plakak jarriko dira espezie guztiak ezagutzera emateko.

Kultur Etxetik hurbilen dagoen orube zatian jarriko dira hirugarren adinekoentzako gimnasio irekiko aparailuak. Besoak, mukurrak eta bernak mugitzeko makinak jarriko dira. Erabiltzaileek egiaztatu egiten dute halako gimnasioek eskaintzen dituzten onurak, besteekiko harreman positiboak sustatzen dituztelako.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!