Prentsa Aretoa
Berriak
2011/07/27
Balmasedak auzolagunen artean mesedeak elkar trukatzeko egitasmoa bultzatu du
Denbora bankua, Balmasedako udalak abian jarri duen egitasmoa da eta honen bidez erabiltzaileek zerbitzuak eman zein jaso ahal dituzte dirurik erabili gabe.
Zerbitzu honekin jakintzak, esperientziak eta aktibitateak denboraren truke emango dira, hau da, pertsona batek bere denborako ordu bat jarduera zehatz baterako ematen badu, ordu bat emango zaio, trukean eskatuko duen zerbitzua jasotzeko.
Ekimen honek loturak eta harremanak sortzen ditu beren denboraren zati bat, jakinduria eta trebetasunak eskaini nahi dituzten pertsonen artean, eta ondorioz erkidegoa da onuraduna.
Hauek dira abian jar daitezkeen jarduera batzuk
- Ume txikiak edo adinekoak zaintzea
- Irudi pertsonala hobetzeko aholkularitza
- Informatika
- Etxeko lanak
- Hizkuntzak ikastea
- Musika ikastea
Hitzartutako funtzionamendua;
Pertsona bakoitzak bere zerbitzua berme osoz eman behar du. Idazkariak bitartekari lana egingo du (eskaintzak, eskariak, ordutegiak...) ezagutzera emanda, baina inoiz ez da ematen den zerbitzuaren kalitateaz arduratuko.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












