Prentsa Aretoa
Berriak
2012/04/03
Ortuzar amnistia fiskalaren kontrako agertu da, eta “idulkitik jaistea” eskatu dio PPri
Andoni Ortuzar EAJren BBBren lehendakaria Mariano Rajoyren Gobernuak sustatutako amnistia fiskalaren kontrako agertu da, eta PPri eskatu dio igo den “idulkitik jaistea”, gehiengo absolutua duen arren, hartzen ari den neurriak “gehiengo sozialaren kontra” doazelako.
Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Ortuzarrek adierazi du PPren Gobernuak hartutako erabakiek ez dutela zerikusirik gizarteak eskatzen duenarekin, gehiengo absolutua duen arren, gehiengo sozialik ez duelako.
"Ganberan du gehiengo aritmetikoa, baina gizartean gauzak oso bestelakoak dira, grebak, protestak, PPk hartutako neurrien eraginez pizten ari den iraultza soziala.... neurriak hartu behar direla eta egokitzapenak egin behar direla ulergarria den arren, PP hartzen ari diren neurriak gehiengo sozialaren pentsamenduaren kontra doaz” gaineratu du.
Hortaz, Alderdi Popularrari eskatu dio “idulkitik” apurtxo bat jaitsi dadila. Halaber, zergen amnistiaren kontrako jarrera defendatu du, bere esanetan zergak bildu behar direlako, baina ez edozein preziotan, baizik eta iruzurraren eta zerga delituaren kontra eginez, Bizkaiko Foru Aldundiak”egiten duen gisara” alegia.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












