Prentsa Aretoa
Berriak
2017/03/22
EAJ-PNVk ahalmen arautzailea eman nahi die udalei
PFEZaren gaineko araua aldaraztearen alde bozkatu du, zoru klausulatik eta hauen interesetatik berreskuratuko diren kopuruei errentaren gaineko zerga ez aplikatzeko
Bizkaiko udalek ahalmen arautzailea izango dute. Hala erabaki dute Batzar Nagusiek gaur martxoko ohiko bilkuran. Ekimena Bizkaiko parlamentua osatzen duten alderdi guztiek aho batez onetsi dute. EAJ-PNVren jarrera, Gernikan Jon Andoni Atutxa bozeramaileak aldeztua, oso argi azaldua izan da. Atutxak bozketa arrazoitzeko orduan esan duenez proposamena onetsi dela “gure araudiak hala jasotzen duelako” baina, batez ere, gure taldeak “araugintzan udalen benetako parte hartzea sustatu nahi duelako”. “Asteak ditugu aurretik gauzak zehazteko, herrialdeko arau markoaren eraikuntzan gure udalen parte hartzea nola egituratu eta ahalbidetu nahi dugun erabakitzeko” aurreratu du. Zentzu berean esan duenez “neurri batean, antzinako moduan egingo dugu, orduan ere hiribildu eta elizateetako ordezkariek Gernikako Batzar Nagusietan parte hartzen zutelako. Beren proposamenak, egoki jotzen bada, Gernikan entzun eta eztabaidatu ahal izango dira”, gogoratu du.
Bizkaiko Parlamentuan eztabaidatu diren zazpi gairen artean, arreta berezia merezi du Batzar Nagusiek PFEZ araua aldarazteko hartu duten erabakia zoru klausulen itzulketen trataera arautzeko. Arau aldaketa honek eragina izango du 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta aurreko zerga aldietarako ere balioko du, hau da, klausula hauen eragina pairatu duten zergadunek jasoko dituzten diruengatik ez da PFEZ ordaindu beharko, ondare irabazitzat joko ez delako; baina bai egongo da kitapen berria egiteko derrigorra “bere sasoian zerga-arintzeren bat egon baldin bazen”. Kontxi Claverrek aldeztu du EAJ-PNVk aldarazpen honen inguruan duen jarrera “berreskuratutako kopuru hauek eta beren interesak errenta gisa tributatu beharrik egon ez dadin”, eta “horretarako, xedapen gehigarria erantsi beharko zaio PFEZren Foru Arauari” azaldu du. Aldarazpen hauek onartuta “bilatzen dena da mailegu erakundeekin akordio batetara iritsi nahi duten kontsumitzaileei segurtasuna ematea” amaitu du.
Eztabaidako beste gai garrantzitsua izan da PPk aurkeztu duen proposamena Aldundiari “behar besteko neurriak hartzea” eskatzeko aurkeztu dena, egoitzetan gaur egun dauden lan gatazkei amaiera ematea xede. Jane Eyre Urkietak argi bezain garbi esan du gai honetan “bi eskubide kontrajarrita” daudela, hau da, “pertsona langileek greba egiteko duten eskubidea eta egoitzetan dauden pertsonek artatze jarraitu eta egokia jasotzeko duten eskubidea” eta argi utzi nahi izan du gatazka “enpresa eta langileen artekoa” dela. “Laneko gatazka da” esan du, baina era berean adierazi nahi izan du bere taldearen errespetua “langileekiko eta aldarrikapenak egiteko duten eskubidearekiko”. Ildo beretik esan du gaia ondo amaituko dela “patronalaren eta langileen arteko akordioa” adosten bada eta esan duenez “bien bitartean, Foru Aldundia ez da gelditu pertsona nagusien duintasuna eta integritatea greban jartzerik ez dagoelako”. Amaitzeko, Urkietak gogoratu du Aldundia hasia dela lan gatazka honi amaiera emateko behar besteko neurriak jartzen “parte biei akordioa adostea eskatuaz” eta “ behar besteko zuzentasunez lan eginez greba egunetan mendekotasun egoeran dauden pertsonen duintasuna eta bizitza kalitatea babestuaz”.
Bideo erlazionatuak...
Bizkaia BBNN
2017/03/22
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25