Prentsa Aretoa
Berriak
2018/11/16
Igorrek Andere Ortuzar Uribe berraukeratu du EAJ-PNVk aurkeztuko duen zerrendako burua izan dadin
Hautagai jeltzaleak “elkarrizketa eta akordioa” aldarrikatzen jarraituko du “igorreztarrek behar dutena” lortzera begira
Igorreko EAJ-PNVko alderdikideek Andere Ortuzar Uribe aukeratu dute talde jeltzaleak maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan aurkeztuko duen zerrendako burua izan dadin: “Ohorea da Igorren EAJk aurkeztuko duen alkategaia izatea, harro nago”, esan du. Baina era berean aitortu du lantaldearekin batera aurre egin beharko dion erronka ez dela erraza izango. “lan handia egin behar dugu, herritargoa erakartzeko gai izan behar dugu, eta herrikideei erakutsi EAJ-PNVkIgorrerentzako daukan proiektua onena dela; gogotsu gaude gogor ekiteko”, aurreratu du.
Ortuzarrek ibilbide luze eta zabala egin du udal politikan. Oraingo agintaldia amaitzean, hautagai jeltzaleak 16 urte beteko ditu Udalean. Lehen zortzi urteak gobernu taldean eman zituen, lehenengo Gizarte Ekintza zinegotzi lanetan eta ondoren Kultura gaietarako zinegotzi arduradun gisa. Oposizioan eman dituen azken 8 urte hauetan, Andere Ortuzarrek, EAJ-PNVren udal taldeko bozeramaile gisa, argi izan du “oposizioan zaudenean zein konplikatu egiten den bat egitea”. “Gure ekimenak aurkeztu ditugu eta gobernuari kontrola egiteko jarduna asmo eraikitzailearekin egin dugu beti, Igorreren onbeharrez, baina oso konplikatua da”, aitortu. Bere hitzetan, azken urteotan ez da oso erraza izan gobernu taldearekin ezer adostea. “Beren gehiengoa baliatzen dute eta ez dute oposizioa kontuan hartzen hautesleen %45 a ordezkatzen dugun arren”, deitoratu du. Dena dela “elkarrizketaren eta akordioaren alde egiten jarraituko dugu igorreztarrek behar duten guztialortzera begira”.
Hurrengo urteei begira, Andere Ortuzarrek jakin daki egin beharreko bidea zein den. “Jarduera bereziak jarriko ditugu abian herriko industria biziberritzeko eta gure udalerrian jarduera ekonomikoa hazi arazteko. Urteak daramatzagu geldituta, eta lehentasunetako bat da guretzat”, aurreratu du. EAJ-PNVrentzat berebizikoa den beste kontu bat da “herriaren irudia hobetzea”, “agerikoa baita mantentze lanak falta direla”. Horregatik “irisgarritasuna hobetzeko, espaloiak konpontzeko eta argiteria berriztatzeko” ekimenak bultzatuko dituzte.
Etorkizunera begira, hautagaiak bi erronka berri planteatu ditu Igorrek aurre egin beharko diena: Alde batetik, “gazteak eta herrian daukaten kultur eta aisialdirako eskaintza eskasa”. Eta , bestetik, kirola praktikatzeko toki falta, “daudenak txiki geratu direlako”. Gaur egun horiek dira “kezka eragiten diguten gaiak, buru belarri lantzen ari garenak”, aurreratu du.
Andere Ortuzar Uribek 46 urte ditu, ezkonduta dago eta seme eta alaba baten ama da. Administrazio teknikaria da lanbidez eta musika maite du “Biziki gustatzen zait euskal musika, eta elkarren artean zerikusirik izan ez arren, Sabina ere bai”, esan du. Begiek dir-dir egiten diote Igorrez hitz egiten duenean, gehien estimatzendituen tokiak aipatzean bereziki. Elexalde, hemen jaio eta hazi nintzen, leku hoberik ez dago”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25