Prentsa Aretoa
Berriak
2019/01/14
Endika Garate Goikolea izango da EAJ-PNVk Otxandion aurkeztuko duen zerrendaburua
Gaur egungo Kultura eta Euskara zinegotziak erronka honi “energiaz beterik” ekingo dio, eta uste osoa dauka udalerria hobetzen eta bere herrikideen beharrei erantzun egokiak ematen jarraitzeko moduan egongo dela
Endika Garate estreinako aldiz izango da Otxandioko alkategai jeltzalea eta bere Uri Batzarra osatzen duten alderdikideen aho batekotasunez izan da aukeratua, gainera. Hautagai gaztearen esanetan “ilusio handiz hartu dut nire alderdikideen erabakia”. Garatek udal politika ezagutzen du azken legealdi honetan Kultura eta Euskara zinegotzi gisa aritu delako, eta erronka honi ekingo dio “energiaz beteta eta konbentzimendu handiz. Azken lau urteotan ikasitakoa baliatu nahi nuke Otxandio hobetzera begira”.
Garatek gaineratu duenez “legealdi honetan oposizio lana tokatu zaigu egitea, baina, oposizio positiboa egin dugu, herrirako onak ziren ekintzak bultzatuaz, eta hain onak ez ziren ekintzak egokituaz, otxandiotar guztien beharrizanak hobetzen laguntzeko. Azken lau urte hauetan herritarren bizitza proiektu ezberdinen bidez hobetzen saiatu gara, Oletako bidean bidegorri bat eginaz, Ospitale kalea oienezkoentzat egokituaz, ikastola birmoldatuaz, musika eskola bat sortuaz, lehendik zeuden elkarbizitza arazoak hobetzeko batzarrak eta ekitaldiak eginaz, eta abar”. “Hala eta guztiz ere, lan ona egin dugula uste arren, zer hobetu dagoela uste dut; horregatik, hurrengo legegintzaldian herritarron beharrizanak hobetzera begira, uraren kudeaketa, anbulatorioaren hobekuntza eta hainbat ekintza eta proiektu berri egin nahi ditugu herriaren bizitza bultzatzeko” azaldu du Garatek.
32 urteko gazte honi biziki gustatzen zaizkio natura, “mendiaz gozatzea”, euskal kultura eta dantzak eta herrikideekin disfrutatzea. “Nire herriaz oso harro nago, herri txikia izanik denok ezagutzen dugu elkar eta bizikidetza ona daukagu gure artean. Leku hotza dela eta urrun dagoela jakin arren, horiek ere badira herriak dituen bertuterik onenak, paraje ezin hobe batean bizi gara, Bizkaian daukagun paisaia eta mendi ederrez gozatzeko. Horrez gain, herri lasai eta euskaldun batean bizi gara”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25