Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2019/01/16

Javier Bilbao Lopategi izango da, berriz ere, EAJ-PNVk Urdulizen aurkeztuko duen zerrendako burua

Gaurko alkateak aurreratu duenez, hurrengo legealdira begira “oso aurreratuta dauzkagun hainbat ekimen gauzatzen jarraitu nahi dugu”

rss Ezagutzera eman
Javier Bilbao Lopategi izango da, berriz ere, EAJ-PNVk Urdulizen aurkeztuko duen zerrendako burua

ARGAZKIA JAITSI

Javier Bilbao Lopategi izango da, berriz ere, EAJ-PNVk Urdulizko alkatetzarako aurkeztuko duen hautagaia. Gaur egungo alkateak “lan etengabearen alde” egiten du “ez soilik epe laburrera pentsatuta baizik eta baita epe ertain eta luzera begira. Horregatik, hurrengo legealdian, nahiko aurreratuta dauzkagun hainbat ekimen egiten jarraitu nahi dugu”.

Bilbaok azken urteen balantzea egin du eta azpimarratu duenez “Urduliz herriak eraldaketa prozesu handia bizi izan du azken aldi honetan. Udalerria bitan zatitzen zuten trenbideetatik libre geratu gara. Ospitalea ere ireki da, martxa onean ari dena. Horiek biak izan dira, seguruenik, agintaldi honetako proiekturik deigarrienak”, azaldu du. Edozein kasutan ez ditu aipatu gabe utzi nahi izan urduliztarren bizimodua hobetzen lagundu duten beste hainbat ekimen, besteak beste “Elorza eskola zabaltzeko lanak, Antsonekoa enparantzako estaldura, Iparralde kiroldegi ondoan udal etxebizitza tasatuak eraiki izana edo Udalak urtero egin ohi dituen Enplegu Planak”, azaldu du hautagaiak, “udalerriko auzo guztietan egin ditugun hobekuntza lanak ahaztu gabe”, amaitu du.

“Urduliz hurrengo urteotan garatzen jarraituko duen udalerria da eta, beraz, oraingo eta etorkizuneko beharrak kontuan izango dituen jarduera egitasmoa behar du. Azken urteotako esperientziak oso egoera onean jartzen gaitu erronka honi arrakasta osoz ekin diezaiogun”, baieztatu du EAJ-PNVko zerrendaburua.

48 urte dituela, Javier Bilbao Lopategik uste du Urdulizen bizitzea benetako pribilegioa dela: “Jendearekin tratu hurbil eta zuzena izatea gustatzen zait, maite ditut lasaitasuna, natura, landa gunea izan arren gero eta zerbitzu gehiago izatean daukagun oreka hau”. Ezkondua da eta bi semeren aita da, eta bere hitzetan gozatu egiten du “familiarekin eta lagunekin herrian egiten ditugun jarduerekin”.