Sopelako udalak hiritarrak diskriminatu ez dituela aldarrikatu du “hizkuntza ofizial bat edo beste" erabili izanagatik. PP alderdiari esan dionez baita “pertsona batzuen jarrera hobea da atzerriko hizkuntzekiko, ordezkatzen duten herriaren hizkuntzekiko baino".

" />

Prentsa Aretoa

Berriak

2005/06/07

Sopelako udalak “hizkuntza bat edo beste erabiltzeagatik" diskriminaziorik ez dagoela azaldu du

Sopelako udalak hiritarrak diskriminatu ez dituela aldarrikatu du “hizkuntza ofizial bat edo beste" erabili izanagatik. PP alderdiari esan dionez baita “pertsona batzuen jarrera hobea da atzerriko hizkuntzekiko, ordezkatzen duten herriaren hizkuntzekiko baino".

Ezagutzera eman

Horrela, Sopelako udalak Berta Rodriguez PP alderdiko zinegotziak egindako kritikei erantzun dio. Honek, osoko bilkuretan bat bateko itzulpen zerbitzua eskatu zuen.

Ricardo Ibarra, Komunikazio, Turismo eta Hirigintza zinegotziak Rodriguez andreari esan bezala “Sopelako udalak ez ditu inoiz hiritarrak baztertu hizkuntza ofizial bat edo beste erabili izanagatik, eta beti animatu izan ditu denak elebidun edo eleanitz izan daitezen".

Ibarraren ustez “ezintasun politikoa baino ezin da izan ez hitz egiteko hartu den erabaki horren arrazoia. Osoko bilkura hartan eztabaidatzeko eta onartzeko aurkeztu ziren proposamenei alternatibarik aurkezten ez zitzaizkiela ezkutatu nahia azaltzen da horrela".

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!