Prentsa Aretoa

Berriak

Kongresua

2018/10/17

Idoia Sagastizabalek Industria Ministro andreari exijitu dio Sestaoko Navalari jarraipena eman ahal izateko konponbidea eman dezala

Gaurko kontrol bilkuran, diputatu jeltzaleak Reyes Marotori eskatu dio gai honetan inplikatutako parte guztiekin batzartzea

Kongresua

2018/10/16

BBB

2018/10/16

Itxaso Atutxa: “Sánchezekin aurrekontuen inguruan adostu duen akordioan ez dut Elkarrekin Podemos taldea Euskadiko inolako gairen alde egiten ikusi”

Bizkai Buru Batzarreko presidenteak talde moreak neurri ezberdinak baliatzen dituela kritikatu du, eta gaitzetsi die Eusko Jaurlaritzari eskatzen dizkiola eskuduntzarik ez duelako ez dagozkion gauzak, Madrilen “hitz erdirik esaten ez duen bitartean”

BERRIA

2018/10/11

Aitor Esteban Estatuko Aurrekontuei buruz hitz egiteko prest agertu da, baina ohartarazi du Espainiako gobernuak benetako “ehoziri-lana” egin beharko duela

RNE irratiari eskainitako elkarrizketan, bozeramaile jeltzaleak “ulergarri” jo du Espainiako gobernuak lehenengo eta behin Podemosekin hitz egin izana, Exekutiboarekin kontakturik egon ez dela esan du eta espero du “elkarri maskurra zapaltzen ibil ez gaitezela”

Eusko Legebiltzarra

2018/10/11

Luis Javier Telleria: “Navalentzako konponbidea Europako Batasunaren araudiaren baitan bilatu beharra dago”

EAJ-PNVk aldarrikatu du elkarlanean jardun beharra dagoela ontziolak martxan jarrai dezan. “Demagogia alde batera utzita, legeak ezarritakoarekin ados eta parte hartze publikoa ahalbidetuko duen inbestitzaile pribatua bilatzeko lana lehenetsiz. Hori da Eusko Jaurlaritza azken bi urteotan buru belarri lantzen ari den bidea”, esan du Telleriak

BBB

2018/10/09

Atutxak ez du baztertzen EH Bildurekin kontuak adosteko akordio batetara iritsi ahal izatea baina, bere ustetan, koalizioak “arazoak asmatu ohi ditu” azkenean

Bizkai Buru Batzarreko presidenteak ez du alderdirik baztertu nahi 2019rako aurrekontuen inguruko akordioa adosteko orduan eta ildo beretik baieztatu duenez “herriak behar du eta hori da garrantzitsuena”

Kongresua

2018/10/08

Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak pozik hartu du tarifa elektrikoaren beherakada onartu denaren albistea, Espainiako gobernuari neurri hori hainbatetan eskatu ondoren

Euskadiko industriak historikoki pairatu duen diskriminazioaren amaiera “oso garrantzitsua da baina betetzeke dauden akordioen zerrendako lehena baino ez da”, ohartarazi dute jeltzaleek

EBB

2018/10/08

Euskaraldiarekin bat egin dute Euzkadi Buru Batzarrak eta EAJ-PNV osoak

Burukideek euskararen alde egingo den ariketarekin atxikimendua adierazteko agiria irakurri dute Sabino Arana Fundazioaren egoitzara egin duten bisitan, fundazioak bere 30. urteurrena beteko duela gogora ekarriz

Europako Legebiltzarra

2018/10/03

Izaskun Bilbaok Estrasburgon babestu du gizarteratzeko errenta, Jose Antonio Agirrek Europara begira sustatu zuen eredu sozialaren “gaurko fruitu” gisa

Izaskun Bilbao Barandica EAJ-PNVko eurodiputatuak gutxieneko errenta sistemen balioa aldeztu du “pertsonak erreskatatzea xede,bankuak erreskatatu diren irmotasun berberarekin” eta Europako Batasunaren oinarri sozialaren funtsezko elementu gisa

Eusko Jaurlaritza

2018/10/03

Herrialde lehiakor bat izaten jarraitzeko “inbertitzearen eta gehitzearen” alde agertu da Iñigo Urkullu Lehendakaria

Fórum Europa-ko solasaldian parte hartu du Lehendakariak eta Euskadiko ekonomiaren egoeraz ez ezik Autogobernuaz ere jardun du bertan

EBB

2018/10/02

Ortuzar minduta agertu da Espainiako gobernuak bere mezuari eman dion erantzunagatik, eta Celaári eta Valeriori exijitu die “EAJ, Eusko Jaurlaritza eta Eusko Legebiltzarra errespetatzea”

EBBko buruak berretsi du,Madrilgo egoeraren aurrean, EAJren denbora eta pazientzia “agortzen” ari direla, eta Pedro Sánchezi eskatu dio Mariano Rajoyren kontrako zentsura mozioan hitzemandako konpromisoak berehala betetzea

BERRIA

2018/10/01

Euskal Selekzioak gol zaparradarekin erakutsi du nor den eta noraino iritsi ahal den

Euskal Selekzioa joko zelaira itzuli da baina, tamalez, horrek ez du ekarri Mendizorrotza zelaia betetzea. Giroa bai izan da bero-beroa eta Euskadiko taldea ondo babestuta irten da joko zelaira. Euskadikoek 4-2 irabazi zieten Venezuelakoei Iban Gomezek, Jon Bautistak, Anaitz Arbillak eta Aritz Elustondok eginiko golekin.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!