Prentsa Aretoa
Berriak
Bizkaia
2014/11/27
Amorebieta-Etxanok txikienak integratu ditu indarkeria sexistaren kontrako borrokan
Amorebieta-Etxanoko udalak Azaroaren 25era begira Emakumeenganako Indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Egunaren kariaz abian jarri diren ekimenekin bat egin du, eta etxeko txikienak kontzientziatzeko ikuspuntutik egin nahi izan du. Andoni Agirrebeitia, EAJ-PNVren zinegotzi eta herriko alkatetzarako hautagaia izan da ekimen berritzaile hau aurkezteko arduradunetako bat.
Bizkaia
2014/11/18
Ibon Uribe Galdakaoko alkateak alderdi politikoei azaldu die Usansoloren banaketa posibleari lege barruan ekiteko "bide orria"
EBBren presidente Andoni Ortuzarrek parte hartze prozesua eta EAJ-PNVk 2015eko otsailean ospatu nahi duen legezko kontsulta babesten duela adierazi du.
Bizkaia
2014/11/17
Rementeriak iragarri duenez, Galdakaoko Udalak bihar hasiko du Usansoloren banaketari buruzko legezko galdeketa egiteko prozesua
Unai Rementeriak, Presidentziako diputatu eta Bizkaiko Foru Aldundiaren bozeramaileak Gernikako Batzar Etxean gaur ospatu den osoko bilkuran iragarri duenez Galdakaoko Udalak bihar bertan hasiko ditu 2015eko otsailean Usansoloren banaketari buruzko legezko herri galdeketa egiteko behar diren tramiteak.
Bizkaia
2014/11/13
Portugaleteko EAJ-PNVk Hemen&Go! herritarren parte hartze ekimena aurkeztu du
Hemen&Go! Portugalete 2015 Portugaleteko EAJ-PNVren ekimena da udalerriko bizilagun guztiekin batera maiatzeko hurrengo hauteskundeetara aurkeztu nahi den egitasmorik onena partekatzeko egina
Bizkaia
2014/11/07
Xabier Legarreta: “Beruala auzia behin betiko artxibatu izanak agerian utzi du EH Bilduk EAJ-PNVren kontra daukan estrategia politikoa”
Bizkaiko Entzutegi Probintzialak ‘Beruala auzia‘ behin betiko ixten duen errekurtsoa atzera bota du
Bizkaia
2014/10/31
Aldundiak 2015. urtekitaldirako Bizkaiko Aurrekontuen Proiektua aurkeztu dau Batzar Nagusietan, egin beharreko izapideari hasiera emonaz
Ogasun eta Finantzetako Foru Diputatuak, José María Iruarrizagak, gaur goizean eroan deutso Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariari, Ana Madariagari, 2015. urtekitaldirako Bizkaiko Aurrekontuen Proiektua, erakunde horretan egin beharreko tramiteari hasiera emon ahal izateko.
Bizkaia
2014/10/10
Galdakaoko alkateak osoko bilkurari planteatuko dio Usansoloren banaketari buruzko galdeketa prozesua bultzatzearen inguruan
Ibon Uribe Galdakaoko alkateak Udal honetako ohiko osoko bilkuran aurkeztuko duen ekimenaren bidez, Udal Korporazioak onesten baldin badu, abian jarriko da Usansoloren banaketari buruzko galdeketa egiteko prozesua; horrela, urratsak ematen hasiko dira, bizigune honetako hiritargoak nahi duen etorkizuna erabaki dezan, legez ezarritakoa beteko delako bermearekin.
Bizkaia
2014/10/07
BBBk Unai Rementeria, Ana Otadui eta Juan Mari Aburto proposatu ditu hautagai gisa datozen udal eta foru hauteskundeetarako
Bizkai Buru Batzarrak, gaur bilduta, erabaki du Unai Rementeria, Ana Otadui eta Juan Mari Aburtoren hautagaitzak proposatzea 2015 urteko maiatzaren 25ean ospatuko diren udal eta foru hauteskundeetarako.
Bizkaia
2014/10/04
Ehun bat pertsona elkartu dira Barakaldo BizkaiaGO! ekimenean, Bizkaiko EAJ-PNVk hiritarrei zuzendutako abian jarri duen parte hartze egitasmoa
Barakaldon ospatu da gaur goizean BizkaiaGO! ekimenaren beste ekitaldi bat, Bizkaiko EAJ-PNVk hiritarren parte hartzerako sustatzen duen ekimena, eta enplegua sortzeko eta ekonomia suspertzeko proposamenak pentsatzen jar daitezen, herrialde osoan mila bat pertsona mugiaraziko dituena.
Bizkaia
2014/09/18
Itxaso Atutxa: “Profesional nekaezina benetan, Karrantzaren onurarako egingo du beti lan Julian Isuskizak”
“Julian eskualdeko bizimodua eta errealitatea ezagutzen dituen profesionala da eta Karrantzako egoera zaila ere ezagutzen du. Langile nekaezina benetan, Karrantzaren onurarako egingo du beti lan”. Hitz horiekin aurkeztu du Itxaso Atutxa EAJ-PNVren BBBko presidenteak Julian Isuskiza, 2015eko udal hauteskundeetan Karrantzako EAJ-PNVk alkatetzarako aurkeztuko duen hautagaia. Ekitaldia gaur goizean egin da Karrantzako El Suceso zelaietan. Bertan ospatu da gaur Enkarterrietako udalerri honetako jaietako egun handia.
Bizkaia
2014/09/11
EAJ-PNVk “GORA BARAKALDO” egitasmoaren bidez ekingo dio berriz Barakaldoko herritarren irizpideak
Hile honetan amaituko dugu Barakaldoko auzo guztietan egin beharreko lana, herritarrek eskatuta Burtzeña eta Errekatxo auzoak egitasmoan integratu ondoren
Bizkaia
2014/08/21
Aresoren ustez, hauteskunde-erreformaren inguruko eztabaida “bidezkoa” da, baina “prezipitatua” ere bai
Bilboko alkateak, Ibon Aresok, hauteskunde-erreformaren inguruko eztabaida "bidezkoa” dela adierazi du, baina PPren gobernuak “hauteskunde bezperetan" proposatu izana "prezipitatua" dela uste du.


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












