Prentsa Aretoa

Berriak

TRAPAGARAN

2026/07/15

Trapagarango EAJ-PNVk Udaltzain faltak eragindako beste gorabehera bat salatu du, eta alkateari erantzukizunak eskatu dizkio

Alderdi jeltzaleak ohartarazi duenez, agenterik ez egotearen ondorioz, herritarren segurtasunari eragiten dioten gertaerak artatu gabe geratzen ari dira, eta horrek larriagotu egiten du aurretik publikoki salatu zen egoera.

LEZAMA

2026/07/15

Lezamako EAJ-PNVk Gazte Asanblada zoriondu du I. Gazte Topaketaren arrakastagatik

Jeltzaleek gazteen jokabide eredugarria nabarmendu dute, eta Lezamako elkarte-sarea babesten jarraitzeko konpromisoa berretsi dute.

ONDARROA

2026/07/14

Ondarroako EAJ-PNVk ‘Zapato Azularen” ostean EH Bilduren plangintza falta kritikatu eta jaiaren etorkizunari buruzko hausnarketa partekatua egitea eskatu du

Jai egunaren 27. edizioaren ostean, jeltzaleek uste dute EH Bilduren Udal gobernuak bazekiela ospakizunak antolaketa eta garbiketa aldetik eskatzen dituen beharrak zeintzuk diren, eta datozen urteetarako baliabideak indartzea eskatu dute.

PORTUGALETE

2026/07/14

Portugaleteko EAJ-PNVk alkateari eskatu dio bere eginkizuna bete eta Udalaren aurrekontu berriak aurkezteko

Jeltzaleek salatu dute PSEren gobernuak oraindik ere kreditu-aldaketen bidez kudeatzen duela Udala, eta Udalaren aurrekontuak prestatu, izapidetu eta onartzeko egutegi bat eskatu dute.

MARKINA-XEMEIN

2026/07/13

EAJ-PNVk kezka agertu du alkatea legegintzaldia amaitu baino urtebete lehenago irakaskuntzara itzultzea prestatzen hasi delako

Jeltzaleen ustez, Markina-Xemeinek udalerrian ehuneko ehunean zentratuta dagoen alkatea behar du, eta erabaki honek udalaren antolaketan eta kudeaketan izango dituen ondorioei buruzko azalpenak eskatu ditu.

BILBO

2026/07/12

Ansolak euskal politikaren muturrak kritikatu ditu: "gure nortasunaren aurka borrokatu zutenak eta indarra inposatu nahi izan zutenak"

Ikurrinaren 132. urteurrena ospatzen den egunean, Bizkai Buru Batzarreko presidente Iñigo Ansolak gure historiako kapitulurik ilunenak ez ahaztearen garrantzia azpimarratu du eta ikurrina "kultura eta izateko modu ireki, demokratiko, solidario eta aurrerapenarekin konprometituaren sinboloa" dela goraipatu du.

ETXEBARRIA

2026/07/10

Etxebarriako EAJ-PNVk eskola berriaren inguruko urbanizazioaren balioa azpimarratu du, udalerriarentzako proiektu estrategiko gisa

Jeltzaleek 800.000 euroko udal-inbertsio horren garrantzia azpimarratu dute. Inbertsio horrek herriaren etorkizuna bermatuko du, eta hezkuntza indartuko du Etxebarriren garapenerako eta ongizaterako ardatz gisa.

BERRIA

2026/07/09

Durangaldeko EAJ-PNVk Eguneko Arreta Zerbitzua hedatzeko bide-orria eskatu dio Mankomunitateari

Alderdi jeltzaleak mozio bat erregistratu du gobernu-taldeak zerbitzuaren ezarpena zehatz dezan; proiektu pilotua bi urte baino gehiagoz atzeratu, haren zabalkundeari uko egin eta eskualde osorako hedapena inolako plangintzarik gabe utzi ostean.

BERRIA

2026/07/07

Derioko EAJ-PNVren Uri Batzarrak Nekane Aiarza Zallo aukeratu du 2027ko udal hauteskundeetarako alkategai

Egungo zinegotziak bere gain hartuko du jeltzaleen proiektua gidatzeko erronka, Derio moderno, jasangarri, euskaldun eta pertsonengan oinarritua eraikitzen jarraitzeko.

BILBO

2026/07/06

Bilbo birmoldatzeko lanak gidatzeko prest agertu da Mikel Hidalgo, metropoliari eta sektore ekonomikoari bultzada berria emanez

EAJ-PNVren alkategaia bideo bidez aurkeztu du bere burua, eta bere sare sozialak zabaldu ditu Bilborentzat duen hiri proiektua ezagutzera emateko. Izan ere, auzoetan eta esparru digitalean landuko du bere proiektua. Hidalgoren helburu nagusienetakoa da Bilbo Europako ardatz atlantikoaren erreferente bihurtzeko ahaleginak egitea.

SOPUERTA

2026/07/02

Sopuertako EAJ-PNVk aurpegiratu dio EH Bilduri legegintzaldia amaitzeko hamar hilabete falta direnean gerakina erabiltzea, oposizioan zegoenean blokeatutako proiektuak gauzatzeko

Alderdi jeltzaleak babestu egin du Sopuertarekiko erantzukizunagatik kreditua aldatzea, baina kritikatu egin du gobernu taldeak urteetan errefusatu zituen jarduerak biltzen dituela, hauteskunde interes bati erantzuten dion erabaki batean, plangintza arduratsu bati baino gehiago.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!